Tolosa FKren futbol taldeak
Tolosa FKren plaza, 1 - 20400 TOLOSA
Tel. eta Faxa: 943671749
e-mail: futbol@tolosacf.com

2.009-2.010 denboraldiaren kurtsoaren amaiera

OHOREZKO ERREGIONAL MAILA. Asmoak ez ditu bete taldeak aurtengo denboraldian. Gaizki hasi zen eta ia inoiz ez du aukerarik izan igotzeko edo promozioa jokatzeko. Laugarren postuan bukatu du, hiru aurrenekoetatik urrun.

ERREGIONAL PREFERENTE MAILA. Era guztietako arazo asko izan ditu taldeak eta jaitsiera saihestea ezinezkoa zela uste zenean, entrenatzailea aldatu zuten hamar jardunaldi falta zirenean, eta azken txanpan, azken sei partiduetatik bost irabazi eta bat berdinduta, lortu dute mailari eustea.

JUBENIL NAZIONALA. Denboraldi nahasia; aurredenboraldia hasi baino lehen ere arazoak, jokalari askok utzi egin zutelako eta ez ziren gauzatu beste talde batzuetatik jokalariak ekartzeko gestioak. Oso jokalari gazteekin ekin zioten denboraldiari eta azken jardunaldian lortu zuen salbazioa, bihotzekoak emateko moduko partidu batean. Euskal kopan bigarren kanporaketa ez zuten pasa.

OHOREZKO MAILAKO KADETEAK. Itxaropen eta ilusio handiak zeuden jarrita talde honengan, baina oso denboraldi irregularra egin du bi faseetan: oso partidu onak egin ondoren, gero, segidan, oso txarrak, ulertzen zailak. Lehen fasean, igoerako faserako sailkatu ez izana kolpe moral gogorra izan zen, asko kosta zitzaien errekuperatzea; izan ere, itzuli bateko faseek hori daukate, denbora askorik ez daukazu erreakzionatzeko. Kopako eta jaitsierako fasean bigarren gelditu zen, Zarautzen atzetik.

LEHEN MAILAKO KADETEAK. Lehen fasean partidu guztiak irabazi zituzten eta igoerako fasean, aukerarik gabe gelditu zirenean, misterrak jokalari guztiei jokatzeko aukera eman zien; errotazio asko, beraz. Denboraldi txukuna.

OHOREZKO MAILAKO INFANTILAK. Lehiaketa bukatzen azken taldea. Igandean kopako txapeldun geratu zen beste taldeko txapeldunari, Amaikak bat taldeari, 1-0 irabazita. Garrok sartu zuen gola, baina lehen zatian erabakita utzi behar zuten, beste hiru aukera garbi izan zituzten eta. Bigarren zatiak bisitariek estutu egin zuten, eta gol aukerarik sortu ez bazuten ere, kezka nagusitu zen, aldea oso txikia zen eta. Urdinek oso txapelketa ona egin dute kopan, eta balio izan du talde erraz batean txapeldunen faserako sailkatu ez izanaren porrota ahazteko.

INFANTIL TXIKIAK. Lehen fasean talderik zailenak egokitu zitzaizkien eta ez ziren txapeldunen faserako sailkatu. Hastea kosta zitzaien eta bi partidutan ez zuten zorterik izan eta beste batean jokalari garrantzitsu batzuk gabe jokatu behar izan zuten. Bigarren fasean urdinen taldean kanporatutako hiru taldeek agindu zuten eta Tolosa izan da irabazlea, bigarren, Zarautz eta, hirugarren, Ordizia. Azpimarratu behar da Real Sociedadek lau jokalari urdin fitxatu dituela: bi denboraldiaren hasieran, beste bat, erdi aldera, eta datorren denboraldirako beste bat.

ALEBINAK. Lehen fase ezin hobea egin zuten. Gero, Antiguoko zegoen taldean jarri zituzten, eta ekipo hori kategoria honetako selekzioa da, nolabait esateko; beraz, ia ezinezkoa zen hiru taldeetako txapeldunek jokatu behar zuten finalerako sailkatzea. Urdinak bere taldeko bigarrenak izan ziren.

SENIOR MAILAKO NESKAK. Lehen fasea jokatu eta gero, igoerako fasean arazo asko izan zituzten: jokalari batzuek taldea utzi zuten kanpora joan zirelako ikastera; bukaeran jokalari asko lesionatu ziren eta jokalari gabe gelditu zen taldea; partidu batzuetan zorte txarra ere izan zuten. Azkenean, laugarren gelditu ziren bere taldean, eta askoz postu hobea lortuko zuten, arazo horiek izan ez balituzte.

FUTBOL 11ko KADETEAK. Oso denboraldi ona eta azken partidura arte egin zuten borroka titulua lortzeko. Zorte txarra izan zuten galdu zituzten azken bi partiduetan, emaitza hobea merezi zuten, eta, ondorioz, hirugarren postuan gelditu ziren.

FUTBOL 8ko KADETEAK. Denboraldi ona, hauek ere hirugarren gelditu dira. Azken aurreko partidua galdu egin zuten eta horrekin batera aukera guztiak; ondorioz, azken partiduak ez zeukan inolako garrantzirik.