TOLOSA F.K.
Tolosa FKren plaza, 1 - 20400 TOLOSA
Tel. eta Faxa: 943671749
e-mail: tolosacf.admini@telefonica.net
Albisteak Klubaren datuak Galeria Sponsors Denda Loturak
Futbola Atletismoa Eskubaloia Saskibaloia Txirrindularitza Gimnasia Pilota Tenisa Igeriketa Boleibola


Kaixo Lagunok:

2.005 urtean talde honek Klub honetako zuzendaritza hartu zuenean, Klubaren egiturak berritzea izan zen, beste gauza batzuen artean, planteatutako helburuetako bat. Modernizatzeko bide horretan pausoetako bat, beste batzuekin batera, Klubaren web orria martxan jartzea da.

Web orri honetan azaldu nahi dugu Kluba zer den, zer suposatzen duen eta Kluba zer izatea nahi dugun: Horretarako, orri honetan jarriko dugu gure historiaren zati bat, zer sekziok osatzen duten Kluba, zein den zuzendaritza-taldea eta eguneratutako beste hainbat informazio: gure talde eta kirolaren emaitzak, hurrengo partiduak, haien ordutegia, non jokatuko duten.....

Iņaki Arratibel
Tolosa F.K.ren lehendakaria

Jakitun gara, halere, horrelako orri bat bizirik edukitzeko denon laguntza behar dugula. Hori horrela, orokorrean beste kirol arloetan egiten dugun bezalaxe, hemen ere eskertuko dugu eman dezakezuen laguntza: behar dugun informazioa guri helarazten lagundu dezakezue barzuek; beste batzuek, informazio hori euskarri informatikoan jartzen; eta beste barzuek, berriz, lanean jarraitzeko aukera emango digun publizitatea jarrita.

Hasiera - hasieratik saiatu gara Tolosa CF izan dadin tolosar eta Tolosaldeko guztientzat baliagarri izango den klub bat era horrela, kirol munduko elkargune ere izan dadin. Horregatik, web orri honen bidez garbi utzi nahi dugu ateak zabal ditugula guregana etorri nahi duten guztientzat.

 

Iradokizunak

© 2010 Iņigo Gabarain Etxeberria