T E N I S A (HISTORIA)
Plaza del Tolosa CF, 1 - 20400 TOLOSA
Tel. y Fax: 943671749
e-mail: tenis@tolosacf.com



TENIS SAILA 2009/2010

Sail honen helburu nagusia teniszaleen artean kirol hau sustatzea da; hori dela eta, pasa den denboraldiari dagokionez, ondorengo ekintzak nabarmendu behar dira batik bat:

1.-SANJOANETAKO XVIII. TENIS SARIA

Ekainean izan zen eta TOLOSA C.Fren instalazioetan jokatu zen.
14 tenislarik hartu zuten parte eta 7 laguneko bi taldetan banatu zituzten.
Txapelketa bi fasetan jokatu zen; aurrenekoa, liga moduan, eta 21 partidu jakatu ziren eta talde bokotzeko lehen 4 sailkatuek jaokatu zuten. 8 tenislari horiekin final laurdenak kokatu ziren. Irabaslee finalaurrekoak jokatu zituzten eta horik atera ziren finalistak eta 3. eta 4.
Finalak ekainaren 27an izan ziren. 3. eta 4. posturako partiduan, Mikel Zelaiak ( Tolosa ) irabazi egin zion Martin Zelaiari ( Tolosa ) 6-2 eta 6-2; finala Joseba Iraolak ( Tolosa ) eta Javier Lopezek ( Tolosa ) jokatu zuten eta irabazle Joseba Iraola izan zen, partidu estu batean: 7 - 5 eta 6 - 4. Ondoren, sari banaketan izan zen.

2. UDA 2010 KANPAINAN LANKIDETZA

Aurreko urteetan bezalaxe, sail honek esku hartu du UDA 2010 kanpainan, eta tenis-ikastaroak antolatu ditu. Ikastaro horiek monitore titulunek eman dituzte. Aurten, iazkoarekin alderatua, pittin bat behera egin du parteahartzaileen kopuruak; nolanahi era,87 lagunek hartu dute parte.
Ikastaroak uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian izan dira, Berazubiko tenis-pistan, baina euria egin duenean, ikastaroak Usabal kiroldegian eman dituzte.

3.-BESTE JARDUERA BATZUK

Klubeko tenislari federatuek beteranoen tenis zirkuituko txapelketan hartu dute parte ( Igara, Donostiako Tenis Elkarte Erreala, Atlético de San Sebastian eta Aiete ) eta finalaurrekoetan parte hartzea lortu dute Igara Klubearen eta Atlético de San Sebastián-en txapelketetan.